Erizaintzako zaintza osagarriak
Hizkuntza eredua: A
Ordutegia: 17:00-21:00; A, AS, AZ, O
Egutegia: Azaroa-Ekaina
Sarrera baldintzak
- 18 urte izatea ikastaroa hasten den urtean . Salbuespena: kontratu laborala duten 16 urtekoak (laneko ordutegiarengatik erregimena arruntean ezin dutelako egin).
- Gutxienez hauetariko tituluren bat izatea:
- DBH
- IEE (REM)
- LHI (FP1)
- Erdi mailako sarbide froga gaindituta
Matrikulazioa
Inskripzioak ikasturtea osoan zehar egiten dira. Interesatua egonez gero jarri jarri harremanetan korreo elektroniko bitartez ia@iaretxabaleta.com edo 943797900 telefonora deituz. Matrikula irailean izaten da.
Ekarri beharrekoa
Lehenengo aldiz matrikulatzen direnak:
- NAN edo adina adierazten duen beste dokumentua
- 16 urte edukita lan kontratuaren kopia
- IKASKETEN ZIURTAGIRIA. Atzerritarren kasuan derrigorrezkoa da gutxienez tituluaren homologazioa eskatuta dutelaren agiria ekartzea.
- 28 urte baino gutxiago dutenek 1,12 euro eskola asegurua ordaintzeko
Aurreko urteetan beste ikastetxe batean ikasketa berdinetan matrikulatuak egon direnak:
- NAN edo adina adierazten duen beste dokumentua
- Aurretik egindako ikasketa hauen ziurtagiria non egindako moduluekiko erabilitako deialdiak eta kalifikazioak ekarri behar ditu
- 28 urte baino gutxiago dutenek 1,12 euro eskola asegurua ordaintzeko
OHARRA: dokumentazio originala edo kopia konpultsatuak ekarri behar dira
2010-2011 ikasturtean eskaintzen diren MODULUAK
- Erizaintzako oinarrizko teknikak
Ikastaroko plangintza osoa ikusteko sakatu hemen (pdf, 65Kb)
Informazio gehiago behar izanez gero jarri harremanetan ia@iaretxabaleta.com korreo bitartez edo 943797900 telefonora deituz.


