Karrozeria
Jaitsi hemen Karrozeriako osorik (pdf, 418kb)
Egitura eta ikasketa-plana
Heziketa Ziklo honek modulu hauek ditu:
- Elementu ez-mugikorrak.
- Metalezko elementuak eta elementu sintetikoak.
- Elementu finkoak.
- Gainazalen prestaketa.
- Ibilgailuen egitura-elementuak.
- Gainazalen txukunketa eta leunketa.
- Oinarrizko mekanizaketa.
- Ingelesa teknikoa.
- Laneko prestakuntza eta orientabidea.
- Enpresa eta ekimena.
- Lantokiko prestakuntza.
Lan okupazioa
Heziketa Ziklo hau gainditu ondoren lan egin dezakezun lanpostuen zerrenda honakoa da:
- Automobilen, nekazaritza-makineriaren eta obra publikoetako makineriaren, ibilgailu astunen, motozikleten eta tren-materialen karrozeriako txapista konpontzailea.
- Beiraren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
- Automobilen, nekazaritza-makineriaren eta obra publikoetako makineriaren, ibilgailu astunen, motozikleten eta trenen karrozeria-pintorea.
Iraupena
Guztira, 2.000 orduko Heziketa Zikloa da (bi ikasturte), lantegietan egiten den prestakuntza barne.
Titulazioa
Karrozerian teknikaria.
Sartzeko baldintzak
Hauetako baldintza bat bete behar da:
- DBH titulua
- 2.BBB gaindituta izatea
- 2.IEE gaindituta izatea
- LHI titulua
- Sarrera froga gaindituta izatea


