Erizaintzako zaintza osagarriak

Erizain kurtsoko praktikak

Jaitsi hemen erizaintzako zaintza osagarrien dokumentua osorik (pdf, 101kb)

Kurrikulum diseinua (pdf, 438kb)

Egitura eta ikasketa-plana

Heziketa Ziklo honek modulu hauek ditu:

  • Administrazio eragiketak eta osasun-dokumentazioa.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak.
  • Ospitale-eremuetako higienea eta materialaren garbiketa.
  • Osasunaren sustapena eta pazienteari eman beharreko laguntza psikologikoa.
  • Odontologia/estomatologia laguntza teknikak.
  • Lan taldeko harremanak.
  • Lan prestakuntza eta orientazioa.
  • Kalitatea eta hobekuntza etengabea.
  • Lantokiko prestakuntza.

Lan okupazioa

Heziketa Ziklo hau gainditu ondoren lan egin dezakezun lanpostuen zerrenda honakoa da:

  • Erizaintzako/erietxeko laguntzailea.
  • Bainuetxeetako laguntzailea.
  • Lehen mailako arretaguneko eta etxez etxeko erizaintza-zainketetako laguntzailea.
  • Aho eta hortzen higieneko laguntzailea.
  • Laguntzaile geriatrikoa.
  • Laguntzaile pediatrikoa.
  • Esterilizazioko laguntzailea.
  • Unitate berezietako laguntzailea.
  • Buru-osasuneko laguntzailea.

Iraupena

Guztira, 1.400 orduko Heziketa Zikloa da (ikasturte bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne.

Titulazioa

Erizaintzako zaintza osagarrien teknikaria.

Sartzeko baldintzak

Hauetako baldintza bat bete behar da:

  • DBH titulua
  • 2.BBB gaindituta izatea
  • 2.IEE gaindituta izatea
  • LHI titulua
  • Sarrera froga gaindituta izatea