Soldadura eta galdaragintza
Jaitsi hemen Soldadura eta galdaragintzako dokumentua osorik (pdf, 562kb)
Kurrikulum diseinua (pdf, 593kb)
Egitura eta ikasketa-plana
Heziketa Ziklo honek modulu hauek ditu:
- Interpretazio grafikoa.
- Trazadura, ebaketa eta konformazioa.
- Mekanizazioa.
- Giro naturaleko soldadura.
- Giro babestuko soldadura.
- Muntaia.
- Metrologia eta saiakuntzak.
- Ingelesa.
- Laneko prestakuntza eta orientabidea.
- Enpresa eta ekimena.
- Lantokiko prestakuntza.
Lan okupazioa
Heziketa Ziklo hau gainditu ondoren lan egin dezakezun lanpostuen zerrenda honakoa da:
- Soldatzailea eta oxiebakitzailea.
- Proiekzio termikoko eragilea.
- Txapista eta galdaragilea.
- Metal-egituren muntatzailea.
- Metal-arotza.
- Industria astuneko industria-tutugilea.
Iraupena
Guztira, 2.000 orduko Heziketa Zikloa da (bi ikasturte), lantegietan egiten den prestakuntza barne.
Titulazioa
Galdaragintza eta soldadurako teknikaria.
Sartzeko baldintzak
Hauetako baldintza bat bete behar da:
- DBH titulua
- 2.BBB gaindituta izatea
- 2.IEE gaindituta izatea
- LHI titulua
- Sarrera froga gaindituta izatea


