Fundizio eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa
Jaitsi hemen Fundizio eta pulbimetalurgia bidezko produkzioko dokumentua osorik (pdf, 607kb)
Kurrikulum diseinua (pdf, 582kb)
Egitura eta ikasketa-plana
Heziketa Ziklo honek modulu hauek ditu:
- Fundizio eta pulbimetalurgia prozesuen definizioa.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
- Pulbimetalurgia prozesuen gauzatzea.
- Fundizio prozesuen gauzatzea.
- Fabrikazio mekanikoaren kalitate-kontrola.
- Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren materialak.
- Fabrikazio mekanikoko industrietako segurtasun planak.
- Lan inguruko harremanak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Hizkuntza teknikoa.
- Lantokiko prestakuntza.
Lan okupazioa
Heziketa Ziklo hau gainditu ondoren lan egin dezakezun lanpostuen zerrenda honakoa da:
- Fundizio eta pulbimetalurgia prozesuetako teknikaria.
- Produkzio planifikazioko teknikaria.
- Denbora eta metodoetako teknikaria.
- Makina eta sistemen programazioko teknikaria.
- Kalitate kontroleko teknikaria.
- Lantegi burua.
Iraupena
Guztira, 2.000 orduko Heziketa Zikloa da (bi ikasturte), lantegietan egiten den prestakuntza barne.
Titulazioa
Fundizio eta pulbimetalurgia bidezko produkzioko goi teknikaria.
Sartzeko baldintzak
Hauetako baldintza bat bete behar da:
- Batxilergo titulua
- IEE 2. Zikloa gaindituta izatea
- UBI gaindituta izatea
- LHII titulua
- Sarrera froga gaindituta izatea


