Metal eraikuntzak

Metal eraikuntza kurtsoko praktikak

Jaitsi hemen Metal eraikuntzako dokumentua osorik (pdf, 100kb)

Egitura eta ikasketa-plana

Heziketa Ziklo honek modulu hauek ditu:

  • Adierazpen grafikoa fabrikazio mekanikoan.
  • Eraikuntza metalikoen diseinua.
  • Prozesuen definizioa eraikuntza metalikoetan.
  • Sistema automatikoen programazioa fabrikazio mekanikoan.
  • Produkzioaren programazioa.
  • Mekanizazio, mozte eta konformatu prozesuak eraikuntza metalikoetan.
  • Elkartze eta muntaia prozesuak eraikuntza

metalikoetan.

  • Kalitatearen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa

eta ingurugiroaren babestea.

  • Eraikuntza metalikoen proiektua.
  • Ingelesa.
  • Lan prestakuntza eta orientazioa.
  • Enpresa eta ekimen ekintzaileak.
  • Lantokiko prestakuntza.

Lan okupazioa

Heziketa Ziklo hau gainditu ondoren lan egin dezakezun lanpostuen zerrenda honakoa da:

  • Metalezko eraikuntzen delineatzaile proiektugilea.
  • Tresnen delineatzaile-proiektugilea.
  • Tailer-burua
  • Eraikuntzako fabrikazio, muntaia eta konponketa prozesuetako teknikaria.
  • Soldaketa-prozesuetako teknikaria.
  • Muntaia eta konponketa-burua.
  • Soldadura-ikuskatzailea.
  • Kalitate-Ikuskatzailea.

Iraupena

Guztira, 2.000 orduko Heziketa Zikloa da (bi ikasturte), lantegietan egiten den prestakuntza barne.

Titulazioa

Metal eraikuntzako goi teknikaria.

Sartzeko baldintzak

Hauetako baldintza bat bete behar da:

  • Batxilergo titulua
  • IEE 2. Zikloa gaindituta izatea
  • UBI gaindituta izatea
  • LHII titulua
  • Sarrera froga gaindituta izatea